Patxi Larrea

Dramaturgia

Performances:

Aktorea, antzerki-zuzendaria eta Clowna. Filosofia eta Letretan lizentziaduna da Filosofia espezialitatean. Nafarroako Antzerki Eskolan ere egin zituen ikasketak, eta bertan aktore-interpretazioan trebatu zen. Ondoren, maskara komikoan eta clownean espezializatu zen. Italian ikasi zuen, Antonio Favarekin, aktore komikoaren Nazioarteko Eskolan; Frantzian, Philippe Gaulierrekin; eta ondoren, Fabio Mangolinirekin commedia dell'arte; eta Eric de Bontek zuzendutako Ibizako Internacional Clown School-en.

Prestakuntzan hainbat denbora eman ondoren, Nafarroako Antzerki Eskolan izan zen berriz ere. Bertan clowni eta commedia dell'arteri buruzko eskolak eman zituen 1996tik 2010era arte; urte hartan La LLave Maestra proiektuan sartu zen.

Gaur egun, buru-belarri dihardu interpretazioarekin eta irakaskuntzarekin lotutako antzerki-lengoaia berriak bilatzeko proiektu berrietan.

Web de Patxi Larrea

Contact:

euEU