Edizio bakoitzean liburu bat aukeratzen da, eta bertan Ana Maestrojuánek esku-hartze dramaturgikora hurbiltzeko lan bat egiten du.
Hiru orduko saio bakar batean, eta eleberrian oinarrituta, idazkera dramatikoa egiteko hainbat mekanismo jorratzen dira. Lantegian parte hartu baino denbora gutxi lehenago eleberria irakurri izana nahitaezkoa da, lantegia hobeto aprobetxatzeko.
Ikasitakoaren ondoren, parte-hartzaileek beren proposamenak bidaliko dizkiote lantegiko irakasleari, jarraipen pertsonalizatuko prozesu baten barnean.

Nola parte hartu?

Plazak mugatuak dira, eta, beraz, nahitaezkoa da lantegia eginen den liburutegietan izena ematea. Lantegia antolatzen den herrietako informazioa agendan aurki daiteke, edo info@produccionesmaestras.eu helbidera idatzita. info@produccionesmaestras.eu.

euEU