Aktorea, sortzailea eta dramaturgoa. Boga-Boga produkzioak-en sortzailea da; bertan ekoizle, aktore eta sortzaile gisa proiektuak lantzen ditu. Halaber, Binomio-ren sortzailea da, Iñigo Aranbarrirekin batera; bertan aktore, sortzaile eta hezitzaile gisa lan egiten du. Madrilgo Aktorearen Zentroan Lorena García de las Bayonasekin interpretazioan trebatua, Andrés Lima, Alfredo Sanzol, Pablo Messiez eta María Velasco erreferenteekin, besteak beste, jarraitu du ikasten.
‘Amak’, ‘Soñé que soñaba’, ‘Leire eta Jon’, ‘Margoidazu’eta ‘Descubriendo a Hamlet’ lanak, besteak beste, idatzi eta zuzendu ditu, eta Carlos Be, Ana Maestrojuán edo Jesús Arbuések zuzendutako muntaketetan lan egin du. Zineman eta telebistan ‘Blue Lips’, ‘Victoria 2030’ tituluetan eta ‘Ana Tramel. El juego’ (RTVE) telesailean parte hartu du.
Sorkuntza eszenikoa proiektu hezitzaileekin eta komunitarioekin uztartzen du, baita dramaturgia berriak ikertzearekin ere. Horrez gain, kultura-kudeaketaren arloan trebatzen jarraitzen du.
