Eszena-zuzendaria eta dramaturgoa. 2022an Gaztela eta Leongo Goi Mailako Arte Dramatikoko Eskolan lizentziatu zen; 2023an, ikastetxe berean, Antzerki Sorkuntza eta Pentsamendu Garaikideko Masterra egin zuen, eta 2024an, Uharteko Arte Garaikideko Zentroko Gorputza, Afektuak eta Lurraldea Masterrean Praktika Artistikoen Diploma eskuratu zuen.
Dramaturgoa den aldetik, Espejo Contaminado lanaren egilea da, Graviola argitaletxeak 2023an argitaratua; 2024an eszenaratu ere egin zuen, zuzendari gisa. Lan horri esker, gainera, Gaztela eta Leongo Gazte Artea Programaren Arte Eszenikoen Bigarren Saria jaso zuen 2025ean.
Zuzendari gisa, José Manuel Moraren Los Nadadores Nocturnos lana eszenaratu zuen; lan horri esker, Gaztela eta Leongo Gazte Artea Programaren Arte Eszenikoen Lehen Saria jaso zuen 2022an.
Haren arte-jarduna behaketan oinarritzen da. Porrot egiten du, proposatu, asmatu, idatzi, zuzendu, desegin eta gorpuztu egiten du. Antzerkia ihesbide gisa eta balizko unibertsoen eraikitzaile gisa baliatzen du.
