Txikitatik irakurzaletasun eta idazteko zaletasun handia izan du. 2006an ipuin laburren antologia bat idatzi eta ilustratu zuen txikienentzat, Cuaderno de cuentos izenekoa.
2009an, XII. mendean gertatutako zenbait gertaera edo mugarri islatu zituen gazteentzako abentura-kontakizun batean, “El viaje fantástico” izenekoan.
2012an, “Necoleto Pambí. Historia de una vida insípida” izeneko satira idatzi zuen, oso argi bezain ergel baten abenturei eta harriabarrei buruzkoa; eta, 2013an, “El ser encadenado” izeneko bidaia iniziatikoari heldu zion, non pertsonaia atenporal batek lehen erlijio monoteisten garapena eta hedapen zinikoa zeharkatzen dituen. Geroago, “El informe Ulises” idatzi zuen, Pamiela argitaletxeak 2017ko maiatzean argitaratua. Lan horretan, genero beltzaren bidez, egungo gizarteko botere- eta mendekotasun-harremanak jorratzen ditu, eta, zehazkiago, pederastiaren gaitza eta Eliza Katolikoaren baitan hori ezkutatu izana; urte bereko irailean, eleberri horren bigarren edizioa argitaratu zen.
2018ko urrian, ‘Los Caños Dorados’ kontakizun laburren eta olerkien XVI. Nazio-lehiaketa eta IX. Nazioarteko lehiaketa irabazi zituen, antologia batean argitaratutako “El enorme universo de una niña pequeña” kontakizunarekin; eta urte bereko azaroan, genero-indarkeriaren aurkako ‘Ponle fin para tener un principio’ kontakizun laburren VI. lehiaketa irabazi zuen, “El precio de vivir” kontakizunarekin.
2019ko maiatzean, Pamiela argitaletxearekin argitaratu zuen “La soledad de la higuera”, 36ko gerrako maitasun- eta oroimen-istorio bat eta egungo dolu-istorio bat biltzen dituena; bi istorio horiek, aldi berean, hirugarren istorio bat elikatzen dute: pertsonak sexu-esplotaziorako salerostearen drama zahar eta betierekoa, onartua eta zigorgabea izaten jarraitzen duen bitartean.
2020ko ekainean, Cúllar Udalaren “Genero-berdintasuna eta ahalduntzea” izeneko lehiaketa irabazi zuen, “Miradas” mikroipuinarekin.
2021eko maiatzean, Pamiela argitaletxearekin argitaratu zuen “Desnudas”, pertsonen arteko harremanei eta botere hierarkikoaren erabilera eta abusuei buruzko istorio korala, bai familietan, bai lagunen artean; genero beltz eta sozialekoa, sexu-oinarri indartsuarekin.
2021eko maiatzean, “Asociación Cultural Torrevelilla” kontakizun-lehiaketan finalista izan zen, “El viaje” kontakizunarekin.
2021eko uztailean, Iruñeko Udalak argitara emandako “San Fermin 2021: festa paregabe baten kontakizunak” kontakizun-liburuan parte hartu zuen, Nafarroako beste zortzi idazlerekin batera.
2024an, Pamiela argitaletxearekin argitaratu zuen “Locura”, genero beltzaren industriari egindako kritikaren bidez buru-nahasmendua jorratzen duen istorioa.
2016tik, Ezkaba tokiko aldizkariaren argitalpen-batzordeko kidea da, eta hilero kolaboratzen du hainbat ezizen erabilita. Noizean behin, hedabideetan kolaboratzen du pediatriarekin lotutako gaiak zabaltzen.
